Begiratu ingurura: horixe gure inspirazioa

Iriarte jatetxeak ez luke zentzurik ingurura begiratuko ez bagenu: soroak, baratzeak, baserriak. Berrobiko landa-ingurunea, Gipuzkoaren bihotza, itsasotik gertu. Kanpoan duzun urteko sasoia izango da gure etxean ere topatuko duzuna: kalitatezko eta garaiaren araberako produktuak.

Egin zure
erreserba.

Reserva Online

943 68 30 78

Bazkariak:
13:00-15:30 (asteartetik ostiralera)
13:30-15:30 (larunbatak, igandeak eta jaiegunak)

*Astelehenetan itxita asteko atsedenaldiagatik.

Talde-erreserbak eta ekitaldiak egiten dira (gauez ere ireki dezakegu!).

Nola
iritsi?

Taxi zerbitzua eskaintzen dugu Tolosatik Iriarte Jatetxera: deitu eta antolatuko dizugu! Autoz edo autobusez ere iritsi daiteke.(Egin klik hemen jarraibideak ikusteko)

Non
gaude?

Jose MÂȘ Goikoetxea, 34
20493 BERROBI
(Gipuzkoa)

:info@iriartejatetxea.com
: 943 68 30 78

Gure sukaldea

Momentuko onena

Gure sukaldaritza produktu onenak hautatzetik hasten da; prestatu, plater berdingabeak sortu, eta jangelako egonaldia momentu berezi bilakatzen amaitu.

Gure etxeagatik galdetzen baduzu, seguru asko gure txerrikumeaz hitz egingo dizute. Dalan arraza hibridoko txerriak hazten ditugu familiako baserrian; aita izan zen lehenengoa, eta orain nire anaia da Lesmesen Txerritegiaren arduraduna. Mimo askorekin eta kalitatezko zaintzarekin hazten dituzte txerriak. Gainera, txerrikume hauek amaren esnez bakarrik elikatu dira. Horrela, haragia samurra da eta azala kurruskaria, aho-sabairako gutizia.

Egin klik
gure jatetxearen bisita birtuala ikusteko.

Ordutegia

Bazkariak
13:00 - 15:30 (asteartetik ostiralera)
13:30 - 15:30 (larunbatak, igandeak eta jaiegunak)

*Astelehenetan itxita asteko atsedenaldiagatik.

Berrobin aurkituko gaituzu:

Nola iritsi?